Tag Archives: itzulera

Loretta Lynn: Van Lear Rose

Van Lear Rose90.hamartean, hogeitamar urte lehenago country-aren izar bilakatu ziren artistak jokoz kanpo geratzen hasi ziren. Hala ere, hauetako batzuk –Johnny Cash, Merle Hagard…- jakin zuten sasoi berrietara moldatzen eta beren izaera galdu gabe, publiko berri batengana iristea lortu zuten. Loretta Lynn, country-aren mito haundia bera ere, 2004.urteko Van Lear Rose diskoarekin itzuli zen publikoaren bat egitera. Lan honetan White Stripes-eko Jack White izan zuen ekoizle. Mehatzariaren alabaren musikaren esentzia errespetatuz, White-k emanaldi gutxitan grabatu nahi izan zuen diskoa, gordin eta bapateko. Van Lear Rose gaur, gaueko hamarretatik aurrera, entzungo dugu Eitb Musikan.

Leonard Cohen: I’m Your Man

I'm Your ManI’m Your Man (1988) Leonard Cohen-ek musikan lau urteko etenaldia egin ostean argitaratu zuen. Askorentzat itzulera moduko bat izan zen disko honek publiko gazteago batengana hurbildu zuen artista beteranoa. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera Eitb Musikan osorik entzun ahal izango dugun lan honetan, sintetizadoredun ekoizpen moderno batek lagundua, Cohen-ek bere betiko estilo sofistikatua aurkezten digu. Maitasuna, gizakion eta gizarte okzidentalaren ahuleziak, musika…disko honetako gaiak dira, besteak beste,  ”Take This Waltz”, “First We Take Manhattan”, “Everybody Knows” eta “Tower of Song” kantetan islatzen dituenak.