Monthly Archives: December 2010

The Smiths: “Unreleased Demos & Instrumentals”

smiths

The Smiths taldearen disko ofizialekin nahikoa ez duten fanentzat berri onak ditugu. Izan ere, “Unreleased Demos & Instrumentals” izeneko album bikoitz bat argitaratu berri da, taldearen maketa eta argitaratu gabeko lanak bilduz. Bertan entzun daiteke adibidez, “Girlfriend in a coma” kantuaren bertsio bitxi hau.


The Smiths, ‘Girlfriend In A Coma’ (Unreleased 1987 demo)

Sufjan Stevens gabon EP batekin dator

sufjan_stevens_presents_christmas_song_contest_376x300

Abeslari estatubatuarrak gabon EP bat kaleratu du The National taldeko Dessner anaien eta Arcade Fire-eko Richard Parry-ren laguntzaz. “Sufjan Stevens and Dessner brothers christmas” izena du lanak, eta bertatik entzun ditzakegu “Silent night” eta “Barcarola” izeneko kantuak.

Sufjan Stevens – Silent Night

Sufjan Stevens – Barcarola (You Must Be a Christmas Tree)

Beach House: “10 mile stereo” zuzenean!

2010-eko disko onenen zerrendetan arrakasta ikaragarria jaso ondoren, Beach House bikotearen “Teen Dream” diskoa urteko lan independiente esanguratsuenetarikoa bilakatu da. Orain gutxi “I do not care for the winter sun” izeneko gabon kantua eskaini ziguten, eta orain beste opari bat eskaini diete bere fan-ei, Conan O´Brien-en saioan “10 mile stereo” kantuaren zuzenekoa eginez. Ikusi bideoa!

Ok Go: Back From Kathmandu

Ok Go taldearen bideoak, beraien musika bezain ezagunak direla esan dezakegu. Oraingoan “Back From Kathmandu” kantuaren bideo kliparekin datoz, eta bertan Los Angeleseko kaleetan barrena 100 lagunez osaturiko desfile batean ikusi ditzakegu. Gainera, eginiko ibilbidea GPS bidez ikusiz gero, taldearen izena irakurri daiteke kaleetan barrena eginiko siluetarekin. Irudia bideoaren behealdean ikusi dezakezu.

ok-go