Monthly Archives: August 2010

Robert Beitle (Wild Cherry)

WILD CHERRYRobert Beitle, Wild Cherry taldearen bateria jotzailea, 1954ko abuztuaren 30ean jaio zen Pittsburgh-en, Pennsylvanian.

70eko hamarkadako urteetan Wild Cherry izan zen musikari zuriz osatutako funk talde bakarretakoa. Rob Parissi abeslari eta gitarristaren ekimenez sortutako talde hau rock musika egiten hasi bazen ere, kontzertuetan entzule afroamerikarrek egiten zizkieten eskaeren ondorioz 1976ko “Play That Funky Music (White Boy)” hit erraldoia grabatu zuten eta pixkanaka disco eta funk musiketarantz bideratu euren musika.

The Shadows: Apache

Apache_by_The_Shadows 1960ko abuztuaren 25ean The Shadows taldearen “Apache” single instrumentala ageri zen Erresuma Batuko pop arrakasten zerrendan lehen postuan. Jerry Lordanek konposatutako musikalan hau izan zen The Shadows talde instrumentalak Cliff Richard abeslariaren laguntzarik gabe lortu zuen lehen hit handia.

“Apache” 60ko hamarkadako rock instrumentalaren klasiko handienetako bat da eta orduko eta oraingo gitarristen artean mirespena eragiten duen singlea.

Audio Shadows Apache

Shaun Ryder

Shaun+Ryder++1992

Shaun Ryder musikari ingelesa, Happy Mondays eta Black Grape taldeetako abeslaria, 1962ko abuztuaren 23an jaio zen. Factory zigiluaren sortzailea eta Manchesterreko Hacienda clubaren jabea zen Tony Wilson managerrari esker, Happy Mondays 80ko hamarkadako indie talde handienetako bat izatera heldu ziren eta Stone Roses taldearekin batera  Madchester izenaz bataiatu zen soinu berriaren ordezkari nagusiak. Rave kulturaren jaiotzarekin bat egin zuen Happy Mondays taldeak gorantz baina, suziri batek bezala, gora iristean eztanda egin zuen.  1992an desegin zen Happy Mondays taldea eta Shaun Ryder urte gutxitara itzuli zen eszenatokietara Black Grape talde berriarekin.

Ian Gillan (Deep Purple)

deeppurple_gillanIan Gillan, Deep Purple taldearen abeslaria, 1945eko abuztuaren 19an jaioa da.  Ritchie Blackmore (gitarra), John Lord (teklatua), Roger Glover (baxua) eta Ian Paice (bateria) musikariekin batera Deep Purple taldearen formazio arrakastatsuena osatu zuen, Mark II izenaz ezagutzen dena. Aipatutako musikari hauek grabatu zituzten, 1969tik 1973ra, talde britainiarraren ibilbideko disko esanguratsuenak izan diren In Rock, Fireball, Made in Japan zuzenekoa eta Machine Head.

Jarraian, Ian Gillan abeslariari eskaini nahi izan diogun saio laburra entzun dezakezue: Audio Ian Gillan

Bruno Lomas

bruno-lomas-cabecera-2 Bruno Lomas abeslari valentziarra 1990eko abuztuaren 17an hil zen auto istripuan, 50 urte zituela. Los Milos hirukotearekin ezagutara eman zen abeslari honek 60ko hamarkadako urteetan lortu zituen bere arrakasta handienak, nazioarteko hit ezagunen gaztelerazko bertsioei esker. 1966an Mediterraneoko abestiaren jaialdia irabazi zuen Ramón Arcusa eta Manuel de La Calvaren “Como Ayer” abestiarekin.

Hemen jarraian, bere bizitzari buruz prestatu dugun laburpentxo bat entzun dezakezue.

Audio Bruno Lomas

Joxe Mari Iparragirre

IparragirreJoxe Mari Iparragirre 1820ko abuztuaren 13an jaio zen Urretxun. Euskal kantutegiaren sortzaile aipagarrienetako bat bere olerki eta abestiak euskal erromantizismoaren harribitxiak dira eta atzerrian denboraldi luzeak igaro  zituen artista baten herriminaren testigantzak. Bere abestien artean “Gernikako Arbola” aipatuko genuke Iparragirrek 1853an abestu zuena lehendabizikoz Madrileko San Luis kafetegian.

Iparragirreren bizitzari buruz zertxobait gehiago jakin nahi baduzue, entzun ezazue jarraian datorren audioa.

Joxe Mari Iparragirre

Mary Wells: You Beat Me To The Punch

mary wells Mary Wells soul abeslariaren “You Beat Me To The Punch” 1962ko abuztuaren 11an argitaratu zen Motown diskoetxean. Singlea Estatu Batuetako pop arrakasten zerrendaren Top 10ean sailkatu zen eta R&B single salduenen zerrendan lehen postuan.

Smokey Robinsonek  eta Miracles taldeko abeslarietako batek, Ronnie Whitek, konposatutako abesti hau urteko R&B grabazio onenaren Grammya irabaztekotan egon zen baina azkenik saria Ray Charles musikariari eman zioten.

1964ko “My Guy” arrakastarekin batera, “You Beat Me To The Punch” izan zen The First Lady Of Motown goitizenaz ezagutzen den abeslari honen izenburu entzunenetako bat.

Klaus Nomi

nomi klausKlaus Nomi abeslari alemaniarra 1983ko abuztuaren 6an hil zen HIESak jota.  Ezaguna bere opera- pop rock abesti bitxiengatik, Klaus Nomi 70eko hamarkada bukaeran eman zen ezagutara David Bowiek  Saturday Night Live telebista programan berarekin batera azaltzeko gonbidapena egin zionean. Ondorengo bizpahiru urteetan oihartzun handiko musikaria izan zen, batik bat gay entzuleriaren artean, eta arrakasta handiko bertsioak egin zituen: “Can’t Help Falling in Love”, “You Don’t Own Me” edota “Lightning Strikes”.

Allo Darlin’: Allo Darlin’

allo darling Ingalaterrako indie pop eszenatik iritsi zaigun azken sorpresetako bat Allo Darlin deitzen da.

Belle & Sebastian eta Camera Obscura taldeekin alderatu duten laukote honek pop melodia ezti eta leunak aurkeztu ditu bere lehen diskoan, Australian jaiotako Elizabeth Morris abeslariaren ahotsean bereziki atseginak egiten direnak, eta aste honetako nobedadeen artean entzun ahalko duzue disko honetako abesti polittenetako bat den  “If Loneliness Was Art”.