Tag Archives: soul

Nick Lowe: At My Age

NICK LOWE AT MY AGEAzken urteotako americana disko onenetako bat musikari  ingeles honek grabatu zuen 2007an. Nick Lowek 58 urte zituela aurkeztu zuen country rock eta soul musiketan oinarritzen den At My Age. Diskoa, ordea, ez da country lan gordina, entzuleri zabalaren belarriak goxatzera bideratutako disko sofistikatu eta leuna baizik. Rockabillyak, Memphiseko soulak, New Orleanseko jazzak, Mexikoko mugako countryak…britainiar distintzioa dute disko honetan eta dotorezia zein xarma horren erantzule dira Nick Lowe eta ekoizpen lanetan bere lankide izan zen Neil Brockbank.


Mary Wells: You Beat Me To The Punch

mary wells Mary Wells soul abeslariaren “You Beat Me To The Punch” 1962ko abuztuaren 11an argitaratu zen Motown diskoetxean. Singlea Estatu Batuetako pop arrakasten zerrendaren Top 10ean sailkatu zen eta R&B single salduenen zerrendan lehen postuan.

Smokey Robinsonek  eta Miracles taldeko abeslarietako batek, Ronnie Whitek, konposatutako abesti hau urteko R&B grabazio onenaren Grammya irabaztekotan egon zen baina azkenik saria Ray Charles musikariari eman zioten.

1964ko “My Guy” arrakastarekin batera, “You Beat Me To The Punch” izan zen The First Lady Of Motown goitizenaz ezagutzen den abeslari honen izenburu entzunenetako bat.

Sharon Jones and The Dap-Kings: I Learned the Hard Way

 

I Learned The Hard Way Sharon Jones and the Dap-Kings taldearen laugarren diskoa da. Jones 1958.urtean jaio zen Augustan, Georgiako estatuan, James Brownen sorterri ere baden hirian. 70.hamarkadan hasi zen abesten, beste artisten diskoetan eta, gehienetan, bere izena azaldu ere ez zen egiten blues, soul, gospel eta disco lan haietan. 80.hamarkadan, bere estiloa zaharkitua geratu omen zen eta disketxeekin lan egiteari utzi zion. Sasoi batez, New Yorkeko Rykers Island gartzelako ofizial lanetan irabazi zuen bizimodua, 90.hamarkadaren erdialdean bere talentua berraurkitua izan zen arte. Egun modan dauden zapore zaharreko soul soinuen barruan, Jonesek eta bere mutilek benetan lehengo talde baten moduko musika egiten dute, funk ikutu haundiduna, gainera. Disko berri honi izena ematen dion abestia jada entzungai duzue Eitb Irratian.

Nina Simone: Anthology

Nina Simone: Anthology2003.urteko apirilaren 21ean Nina Simone hil zen. Handik egun gutxira, artista haundi honen lan osoari errepasoa egiten zion bi konpaktoko Anthology bilduma argitaratu zuten. Abeslari eta pianistaren lan zabala, hasieratik amaierara, jarraitu nahi duenarentzat antologia hau aukerarik onena da. 50.hamarkadaren amaieran hasi eta 1993.urtera arte, Nina Simonek grabatu zituen disko esanguratsuenetakoen kantak batu zituzten bertan, disko horiek argitaratu zituzten zigilu guztiak kontutan hartuz. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikan entzungai izango duzue.

Dexy’s Midnight Runners: Searching for the Young Soul Rebels

Searching for the Young Soul RebelsDexy’s Midnight Runners britaniarren lehenengo diskoa entzutera gonbidatzen zaituztegu. Gaueko hamarretatik aurrera Eitb Musikan Searching for the Young Soul Rebels (1980) gure Eguneko Diskoa bihurtuko dugu. “Geno” eta “There, There My Dear” bezalako klasikoak bere baitan dituen lan honek Erresuma Batuko publiko gazteari soul musika gerturatu zion. Disko honen ostean, taldearen hasierako formazioa banatu egin zen, Kevin Rowland liderraren autoritarismoak egoera jasangarria bilakatu baitzuen beste kideentzat. Hala ere, Rowland-ek Dexy’s izenarekin jarraitu zuen, eta handik gutxira “Come On Eileen” (1982) arrakastatsuarekin mundu guztian ezagun egin ziren.