Tag Archives: ’00s

Antony & The Johnsons: I’m A Bird Now

ANTHONY JOHNSONS I’m A Bird Now New Yorkeko Antony & The Johnsons taldearen bigarren diskoa izan zen. Urteko disko onena, 2005eko  Mercury sarien jaialdian, sari honi esker lortu zuen Antony Hegartyren taldeak komunikabide britainiarren arreta.  ” Hope There’s Someone”  oihartzun handiko abestia izan zen eta I’m A Bird Now diskoaren salmentak  nabarmen igo ziren Mercury sarien ondoren:  aste bateko epean,  zerrenda britainiarren 135.postuan egotetik, 16.posturaino iritsi zen diskoa.

I’m A Bird Now diskoaren grabazioan, Antony Hegarty-ren taldeak luxuzko gonbidatu hauek izan zituen: Boy George, Lou Reed, Rufus Wainwright eta Devendra Banhart.

Nick Lowe: At My Age

NICK LOWE AT MY AGEAzken urteotako americana disko onenetako bat musikari  ingeles honek grabatu zuen 2007an. Nick Lowek 58 urte zituela aurkeztu zuen country rock eta soul musiketan oinarritzen den At My Age. Diskoa, ordea, ez da country lan gordina, entzuleri zabalaren belarriak goxatzera bideratutako disko sofistikatu eta leuna baizik. Rockabillyak, Memphiseko soulak, New Orleanseko jazzak, Mexikoko mugako countryak…britainiar distintzioa dute disko honetan eta dotorezia zein xarma horren erantzule dira Nick Lowe eta ekoizpen lanetan bere lankide izan zen Neil Brockbank.