Monthly Archives: November 2009

Arnaldo Antunes, Marisa Monte, Carlinhos Brown: Tribalistas

TribalistasTribalistas, gaurko Eguneko Diskoa, 2002.urteko lanik arrakastatsuenetako bat izan zen. Arnaldo Antunes, Marisa Monte eta Carlinhos Brown brasildar musikari entzutetsuen arteko kolaborazio honek hamahiru kanta batzen ditu. Guztiak hiruren artean osatutako konposizioak: akustikoak eta goxoak eta, besteak beste, jostailuzko musika-tresnen soinuekin osatuak. Gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikaren sintonian entzun ahal izango duzu.

Johnny Flynn: A Larum (EGUNERATUA)

Azaroaren 13an emititutako saio hau, oso-osorik, hemen entzun dezakezu.

A LarumA Larum (2008), Johnny Flynn-en bakarkako lehenengo diskoa izan zen. A larum, antzinako ingelesez, alarma esan nahi duen hitza da. Ertaroko herri bakoitzean, esaterako, horrelako larum delako bat zegoen , alegia, kanpai bat, setio edo gaixotasun kasuetan jotzen zutena. Johnny Flynn-i egokia iruditu zitzaion izenburu hori, egungo munduko egoerari ondo doakiolako. Poeta eta aktorea, Flynn kantagile dotorea ere badela erakutsiko digu folk soinu landuak eta eraberritzaileak dakartzan lan honetan.

The Velvet Underground: Loaded

The Velvet Underground Loaded1970eko Loaded The Velvet Underground taldeak Lou Reed abeslariarekin kaleratu zuen laugarren eta azken diskoa izan zen. New Yorkekoek  Atlantic Records diskoetxean argitaratu zuten 10 abestiz osatutako disko hau. Dirudienez , Ahmet Ertegun musika enpresariak arrakastez kargatutako disko bat nahi zuen(an album loaded with hits) eta Lou Reed eta gainontzeko taldekideak entzuleri zabalarentzat erraz entzuteko modukoa zen musika bat egiten saiatu ziren, euren musikaren nortasuna galdu gabe ordea.

“Sweet Jane” eta “Rock and Roll” bezalako singleak amerikar irratietara iritsi ziren arren, diskoa ez zen inondik inora ere arrakastatsua izan. The Velvet Underground taldeko kideak euren aurreko diskoetan aurkeztu zuten soinu ilun eta distortsionatutik,  soinu argi eta itxaropentsuago batetarantz hurbildu ziren disko honetan baina ez zuten euren zigilu bereizgarria galdu. Azken finean, zerbaitegatik izan dira rockaren historiako lehen talde alternatiboa eta rock alternatiboaren historiako talde onena.

Disko honetako abestien grabaketan, Lou Reed, Sterling Morrison eta Doug Youle aritu ziren. Maureen Tucker haurdun zegoenez, baterista ezberdinak hartu zituzten grabaketa saioetarako.

Gaur, 22:00etatik aurrera Eitb Musikan izango ditugu.

Seth Lakeman: Freedom Fields

sethFreedom Fields (2006) izeneko diskoa entzungo dugu gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikaren sintonia. Seth Lakeman-ek bakarlari gisa kaleratu zuen hirugarren lan honek bere egilearen heldutasuna erakusten digu. Kitty Jay (2005) bigarren diskoarekin lortu zuen bapateko arrakasta eta gero, Freedom Fields-ekin folk britaniarraren bere formula eraberritzaileak gehiago eman zezakeela erakutsi baitzuen artista gazteak.