Monthly Archives: July 2011

John Cougar Mellencamp: Scarecrow

John_Mellencamp_Al_Scarecrow

Bruce Springsteen, Tom Petty edota Bob Segerrekin batera John Mellencamp izan zen 80ko hamarkadako urteetan folk amerikarraren sustraietara itzulera proposatu zuen rock musikarietako bat. 1982ko American Fool diskoarekin lortu zituen “Jack and Diane” eta “Hurts so Good” bere lehen arrakastak eta 1985eko Scarecrow diskoarekin handienen artean zegoela baieztatu zuen. Disko honekin gainera, bere jaioterrira, Indianako Seymour herrixkara, eta han igarotako urteetara, haurtzaro eta nerabetako oroitzapenetara egin zuen itzulera.

Scarecrow, mendebaldeko erdialdeko Estatu Batuei eskainitako diskoa da, estatu hauetako familia arrunten bizimodua irudikatzen duena eta baby boomaren belaunaldiaren idiosinkrasia islatu. Disko honetan  Mellencamp-ek amerikar bizimoduari buruz egiten du hausnarketa eta landaguneetako herritxoen biziraupenaren alde abestu (Mellencamp izan zen Neil Young eta Willie Nelsonekin batera Farm Aid ekimenaren sortzailea).

Diskoak aurkeztu zituen single arrakastatsuenak “Small Town” eta “Rock In The USA” izan ziren.

“Gay Pirates”: Cosmo Jarvis-en abestian, maitasuna garaile!

Jarvis-ek, 21 urte, Devon (Inglaterra), gay esteriotipoen aurka idatzi zuen “Gay Pirates”. Letra hunkigarria eta ritmo indartsua dituen abestia da eta kritikarik onenak ditu hortik zehar, Stephen Frears, zine zuzendariak, Cosmo Jarvis-en kantua bere twitter-ean goraipatu zuenetik.

Ez galtzeko modukoa da eta zalantzarik gabe, udako kantuetako bat EITB Irratian.