Category Archives: Playlist

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak “The Lady Is A Tramp” abestia bertsionatu dute. Crooner estatubatuarrak, Norah Jones, Michael Bublé, Aretha Franklin eta Amy Winehousekin kolaboratu du besteak beste, “Duets II” izeneko lan honetan.

Ikusi dezagun “The Lady Is A Tramp” abestiaren bideoa:

“Gay Pirates”: Cosmo Jarvis-en abestian, maitasuna garaile!

Jarvis-ek, 21 urte, Devon (Inglaterra), gay esteriotipoen aurka idatzi zuen “Gay Pirates”. Letra hunkigarria eta ritmo indartsua dituen abestia da eta kritikarik onenak ditu hortik zehar, Stephen Frears, zine zuzendariak, Cosmo Jarvis-en kantua bere twitter-ean goraipatu zuenetik.

Ez galtzeko modukoa da eta zalantzarik gabe, udako kantuetako bat EITB Irratian.

 

Vocoderrak, Berimbauak… hemen da Bibio!

Gure proposamen berrietako bat da Bibio musikari britainiarraren lan berria!

Musika elektronikoaren eta folklorikoaren arteko nahasketatik sorturiko 12 kantuk osatzen dute “Mind Bokeh” izeneko seigarren diskoa, eta horietatik, irudi koloretsuz osaturiko bideo honek aurkezten digun “K Is For Kelson” da gure aukera.

Egunero,  EITB Musikaren playlistean entzun dezakezu:

Alex Winstonen “Choice Notes”, telebistaz entzuten dena orain irratian!

Alex Winston-en kanta, automobil etxe japoniar baten iragarkiari esker egin da, hemen famatu. Ikutu japoniarra du nahiz eta Alex estatubatuarra den; New Yorken bizi da eta “Sister Wife” izeneko lehen disko txikiarekin, baietz zeresana eman! Ea, gogoratzen duzun orduan, EITB Irratian entzun zenuela lehen aldiz!

Muchuu, Ellie Goulding edota Lykke Li atsegin badituzu, Alex Winston ere bai…Disfrutatu!

Hugh Laurie: “Swanee River”

Hugh LaurieHouse telesaileko protagonistak, New Orleans-eko musikan oinarrituriko disko bat kaleratu du Joe Henry produktorearen laguntzaz.

Aktore britainiarra artista polifazetikoa da.  Izan ere, aktore lanetatik at  bi liburu kaleratu ditu, eta abesteaz gain pianoa ere ondo baino hobeto menperatzen du.

Hemen ikusi dezakezue, EITB Musikan egunero entzun daitekeen “Swanee River” kantuaren zuzenekoa: