Tag Archives: country-rock

Nick Lowe: At My Age

NICK LOWE AT MY AGEAzken urteotako americana disko onenetako bat musikari  ingeles honek grabatu zuen 2007an. Nick Lowek 58 urte zituela aurkeztu zuen country rock eta soul musiketan oinarritzen den At My Age. Diskoa, ordea, ez da country lan gordina, entzuleri zabalaren belarriak goxatzera bideratutako disko sofistikatu eta leuna baizik. Rockabillyak, Memphiseko soulak, New Orleanseko jazzak, Mexikoko mugako countryak…britainiar distintzioa dute disko honetan eta dotorezia zein xarma horren erantzule dira Nick Lowe eta ekoizpen lanetan bere lankide izan zen Neil Brockbank.


Neil Young: Decade

NEIL YOUNG

Decade bilduma 1977an argitaratu zen Neil Young musikari kanadarraren ordura arteko ibilbidea laburbiltzeko asmoaz. Antologia gisako disko hirukoitz honetan 1966 eta 1976 urteen artean grabatu zituen kantak jasotzen dira, Buffalo Springfield, Crosby Stills Nash & Young, Crazy Horse eta Stray Gators taldeekin grabatutako country rock eta folk rock kanta bikainak.

Gaur, 22:00etan hasita, Neil Youngek bere ibilbideko urte onenetan egin zuen musika izango dugu entzungai, Eitb Irratiaren sintonian.

Creedence Clearwater Revival: Green River

Green River1969 Creedence Clearwater Revivalen urterik oparoena izan zela esan daiteke. Hiru disko argitaratu baitzituzten urte hartan: Bayou Country, Green River eta Willy and the Pour Boys. Hirurak country-rock klasiko bikainak. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Irratian, Green River entzungo dugu. Orduerdi ere irauten ez duen disko labur honetan, Creedenceren esentzia biltzen da. John Fogerty taldeko liderraren indar sortzaile bikainaren erakusgarri paregabea, zalantzarik gabe, Eguneko Disko hau.

Gram Parsons: Grievous Angel

GRIEVOUS ANGEL Gram Parsons country rock musikariaren bakarkako bigarren diskoa, Grievous Angel, 1974ko urtarrilean argitaratu zen, musikaria hil eta 4 hilabetetara. Disko honetan 1973ko udaran grabatutako zenbait abesti jaso ziren, 26 urteko musikariak Emmylou Harris abeslariarekin eta Hot Band taldeko kideekin grabatutako abestiak (Hot Band Elvis Presleyren talde laguntzailea zen sasoi hartan).

International Submarine Band, The Byrds eta The Flying Burrito Brothers taldeetako kide izandako musikari hau country rock musikaren aitzindaritzat har dezakegu bera izan baitzen rock talde batean country musika egin zuen lehenengotako bat.

Bihar, gaueko hamarretan, Gram Parsonsen Grievous Angel Eitb Irratian.

J.D. Souther: John David Souther

John David SoutherJ.D. Souther California Hegoaldeko country-rock-eko konposatzaile eta musikari ezagunenetako bat da. Eagles taldearentzat eta Linda Ronstadt abeslariarentzat, esaterako, kanta arrakastatsu ugari idatzi ditu eta haien diskoetan hasieratik jo izan du. Bere bakarkako lana, ordea, ez da hain ezaguna. Gaur, gaueko hamarretan, Eitb Musikaren sintonian, John David Souther (1972) bere lehenengo diskoko kantak entzungo ditugu.