Monthly Archives: October 2010

Juan Luis Guerra-ren “Ojala que llueva café” berrargitaratua

Juan Luis Guerra abeslari dominikarrak , “Ojala que llueva café” diskoa berrargitaratuko du, albumaren 20. urteurrena ospatu asmoz. Bere lan garrantzitsuenen artean dago inongo dudarik gabe, eta azaroaren 2-an kaleratuko den edizio honek, zuzeneko emanaldiak dituen DVD bat, kantu berriak, eta nola ez, disko originala osatzen zuten kantuak jasoko ditu.

juan luis guerra

Liza Minnelliren: disko berrian & Aretha Franklinekin egin duen spot-a

Neumonia baten ondorioz, agertokietatik kanpo egon ondoren, Liza Minnelli azaroan itzuliko da. “Cabaret” filmeko protagonistak, hainbat zuzeneko emanaldi bertan behera utzi behar izan ditu baino azaroaren 20tik aurrera ”Confessions”, bere azken diskoaren aurkezpenarekin jarraitzeko moduan izango dela aurreratu du. Liza Minnellik, bere kanturik kuttunenen bilduma berri honetan, musika amerikarraren klasiko bat, Nat King Cole, Frank Sinatra edota Beyonceren abotsetan entzun izan dugun “At Last” moldatu du.  Audioa

Ah! eta spot bat egin du gainera beste izar haundi batekin batera.Aretha Franklin eta biak egin dute, goxo-marka ezagun baten iragarki berria.Ikusi!

Albert Hammond-ek Julio Iglesias eta The Strokes-ko semea bildu ditu

Albert Hammond amerikarrak, “Legend” deituriko lan berrian bildu ditu bere ibilbide guztiko 30  kanturik sonatuenak.

Kolaboratzaileen artean, bere semea The Strokes taldeko kide den Albert Hammond Jr., eta goi mailako beste hainbat musikari ditu: Julio Iglesias, Bonnie Tyler, Cliff Richard edota Miguel Bose, besteak beste. Azaroaren 23rararte ez da dendetara iritxiko. Entzun ezazu aurrerapen bat:  Audioa

imagesCAD5TQKG

New Order eta Hot Chip moda etxe batek bildu ditu

Summer-11-10-10

Estatu batuetako moda etxe batek, artista multzo bat elkartu du beste behin, kanpaina publizitario baterako.  Kasu honetan Bernard Summer (Joy Division eta New Order taldeetako partaide ohia), Hot Chip eta Hot city taldeak izan dira “I didn´t know what love was” kantua egin dutenak.  Entzun…

Audioa