Tag Archives: Studio 54

Chic: Le Freak

Chic Le FreakGaurko egunez, 1978an, Chic taldea estatubatuar arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi zen “Le Freak” kantarekin. Hau izan da Chic-en ibilbide osoko hit nagusia. Single bezala 4 milioi ale saldu zituzten eta arrkasta zerrendetako goren postuan bost astez jarraian iraun zuen. Kanta honen sorrerak badu, gainera, bere istorioa. 1977ko urtezahar gaua zen: Chic-eko Nile Rodgers eta Bernard Edwards New Yorkeko Studio 54ra joateko gonbidapena jaso zuten. Hala ere, inork ez zuen dantzalekuaren atean beren izena eman eta atezainek ez zieten pasatzen utzi, nahiz eta, klubaren barrenean haien musika etengabe jarri. Zapuztuta, Rodgers-en apartamentura joan ziren, eta txanpaina edaten zuten bitartean, musika inprobisatzen hasi ziren. Musikaren gainean “fuck off” esaten hasi ziren, amorrua lasaitzeko-edo…Atera zen kanta gustatu egin zitzaien eta “fuck off” ez oso dotorearen ordez “Le Freak” finagoa jarri zuten. Horrela sortu omen zen hit hau.