Melody Gardot: Baby I’m A Fool

Melody GardotMelody Gardot New Jerseyko bakarlari gaztearen ahots dotorea Eitb Musikaren sintonian entzungai da jada. My One and Only Thrill bigarren diskoa Verve zigiluarekin kaleratu berri du. 2006.urteko bere debutak, Worrisome Heart diskoak, txalo beroak jaso zituen prentsa espezializatuaren partetik. Orduan, Gardot Norah Jones eta Madeleine Peyroux-rekin konparatu zuten.

 

 

Gainera, inork ez zuen ahazten bere istorio triste eta, aldi berean, itxaropentsua. Izan ere, 19 urte zituela, istripu larria jasan baitzuen bizikletan zoala. Auto batek harrapatu zuen eta gidariak, gainera, hanka egin zuen, Melody larriki zauritua kalean botata utziz. Sendatzeak iraun zion denbora luzean, musika euskarri emozional haundiena izan zuen eta garai hartan idatzi zuen bere lehenengo EP-a izango zena, Some Lessons. Istripuak arrastoak utzi dizkio: besteak beste, ibiltzeko makila darabil eta eskenatokian eserleku berezi bat behar izaten du; gainera, azal azpiko estimulagailu bat ere jarri zioten, mina arintzeko. Hauek, ordea, ez dira bere erabakitasunerako inolako oztopoak izan eta aurrera darrai, oraingoan, bigarren diskoarekin, esan bezala. “Baby, I’m A Fool” kantarekin aurkezten dizugu Eitb Musikan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *