Tag Archives: psikodelia

Nuggets: Original Artyfacts From The First Psychedelic Era 1965-1968

Nuggets,_Volume_1

1972an Elektra diskoetxeak Nuggets: Original Artyfacts From The First Psychedelic Era kanta bilduma argitaratu zuen.  Jack Holzman (Electra diskoetxearen sortzailea) eta Lenny Kaye (musika historialaria eta Patti Smithen taldeko gitarrista) izan ziren disko bikoitz hau prestatzearen arduradunak eta eurek aukeratu zituzten, ere, bilduma honetan datozen 27 kantak: “I Had Too Much To Dream Last Night”, ” Pushing too Hard“, “Dirty Water”, “Don’t Look Back”,” You’re Gonna Miss Me”, “Liar Liar“, “Baby Please Don’t Go”, “Psychotic Reaction” etab…

Amerikar psikodeliaren lehen loraldiko doinuak eta 60ko hamarkada erdialdera egin zen garage rocka nagusitzen dira 1972ko bilduma honetan eta gaur, 22:00etatik aurrera, hauxek izango dira, ere, Eitb Musikaren sintonian entzungai izango dituzuen doinuak.

Musika hau atsegin baduzue, jakin ezazue Nuggets hauen ondoren beste zenbait bilduma eta kaxa berezi kaleratu direla, hauetako batzuk aipatzearren:   Nuggets: Original Artyfacts From The First Psychedelic Era 1965-1968 (Box Set), Nuggets II: Original Artyfacts From The British Empire And Beyond (Box Set),  Children Of Nuggets: Original Artyfacts From The Second Psychedelic Era 1976-1996 (Box Set).

Curt Boettcher: Misty Mirage

Misty MirageCurt Boettcher ekoizle, konpositore eta abeslariaren lanean murgilduko gara, gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikan. Misty Mirage (2000) izeneko diskoan 60.hamarkadako Pop Psikodelikoaren sortzaile esanguratsu honek argitaratu gabe utzi zituen hainbat kanta batu zituzten. The Association-en “Along Comes Mary” (1966) arrakastatsuaren ekoizlea, Boettcher ahots harmonia landudun eta ekoizpen sofistikatudun pop barroko hau egiten zuten hainbat projektutako kide edo kolaboratzaile izan zen, hala nola, The Millenium, Sagittarius eta The Ballroom.

Forever Amber: The Love Cycle

The Love Cycle1968.urtean, Forever Amber seikoteak The Love Cycle diskoa argitaratu zuen. Britaniar psikodeliaren garaiko lan honen 99 ale baino ez zituzten kaleratu. Aleok taldearen kontzertuetan saldu zituzten eta diskoa, beste talde askorenak bezalaxe, desagertua egon zen urte luzez. Bildumazaleen ahalegin eta lanek, ordea, izkutuko altxor hau gureganaino iristea ahalbideratu zuten, berrargitalpenei esker. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikan The Love Cycle osatzen duten hamasei kantak entzungo ditugu: abesti hauek maitasun-istorio bat nola garatzen den kontatuko digute, baikortasunez beteriko hasieratik amaiera mingotsera arte.