Tag Archives: funk

Vampisoul Records Presents MOVERS!

movers Vampisoul zigilu diskografikoak 2003an ekin zion bere ibilbideari Back To Perú The Most Complete Compilation of Peruvian Underground 64-74 diskoaren argitalpenarekin. Munster diskoetxearen zuzendariak, Iñigo Pastor bilbotarrak, jarri zuen abian zigilu diskografiko hau 60ko eta 70eko hamarkadetako musika afroamerikarraren eta latinoaren harribitxi galduak argitara emateko helburuaz. Orduz geroztik kaleratu dituzten bildumetan Ray Barretto, The Last Poets, Sly Stone, Barry White, Mongo Santamaria, Billie Preston, Willie Bobo edota Joe Bataan bezain musikari aipagarrien lanak berreskuratu dira eta Hego Amerikako underground-eko eszenan egin den musika harrigarrienari monografiko ugari eskaini dizkiote.

Robert Beitle (Wild Cherry)

WILD CHERRYRobert Beitle, Wild Cherry taldearen bateria jotzailea, 1954ko abuztuaren 30ean jaio zen Pittsburgh-en, Pennsylvanian.

70eko hamarkadako urteetan Wild Cherry izan zen musikari zuriz osatutako funk talde bakarretakoa. Rob Parissi abeslari eta gitarristaren ekimenez sortutako talde hau rock musika egiten hasi bazen ere, kontzertuetan entzule afroamerikarrek egiten zizkieten eskaeren ondorioz 1976ko “Play That Funky Music (White Boy)” hit erraldoia grabatu zuten eta pixkanaka disco eta funk musiketarantz bideratu euren musika.

Stevie Wonder: Innervisions

InnervisionsStevie Wonderek Motown-eko haur prodigio moduan hasi zuen ibilbide musikala. Hala ere, 70.hamarkadan bere lanaren gaineko kontrola eskuratu ahal izan zuen eta bere lanik gogoangarrienak, bere maisulanak, orduan argitaratu zituen: Talking Book, Innervisions eta Songs in the Key of Life. Lan hauetan entzun daitekeen sintetizadoreen erabilera aurreratuak soul musika aldatu zuen betirako. Gaur, Eitb Irratian, gaueko hamarretatik aurrera, Innervisions entzungo dugu. Urte haietako gizarte estatubatuarraren inguruko kezkak eta ardura azaltzen ditu Wonder-ek, konposizio benetan erakargarrietan: “Higher Ground”, “Living for the City” eta “He’s Misstra Know It All”, esaterako.

Sharon Jones and The Dap-Kings: I Learned the Hard Way

 

I Learned The Hard Way Sharon Jones and the Dap-Kings taldearen laugarren diskoa da. Jones 1958.urtean jaio zen Augustan, Georgiako estatuan, James Brownen sorterri ere baden hirian. 70.hamarkadan hasi zen abesten, beste artisten diskoetan eta, gehienetan, bere izena azaldu ere ez zen egiten blues, soul, gospel eta disco lan haietan. 80.hamarkadan, bere estiloa zaharkitua geratu omen zen eta disketxeekin lan egiteari utzi zion. Sasoi batez, New Yorkeko Rykers Island gartzelako ofizial lanetan irabazi zuen bizimodua, 90.hamarkadaren erdialdean bere talentua berraurkitua izan zen arte. Egun modan dauden zapore zaharreko soul soinuen barruan, Jonesek eta bere mutilek benetan lehengo talde baten moduko musika egiten dute, funk ikutu haundiduna, gainera. Disko berri honi izena ematen dion abestia jada entzungai duzue Eitb Irratian.