Category Archives: Post Punk Party

Rezillos: I Can’t Stand The Rezillos

Rezillos_-_Can't_Stand_The_Rezillos_album_cover The Rezillos talde eskoziarrak 1978ko uztailaren 21ean kaleratu zuen Can’t Stand The Rezillos bere debut diskoa. Edinburgoko taldearen lehen disko honek freskotasuna eta festa giroa ekarri zituen punk britainiarraren esparrura eta  “Top Of  The Pops” arrakasta handia aurkeztu zuen, BBC1 irratian jingle bezala erabili zutena. Arrakasta honez gain “(My Baby Does ) Good Sculptures” kanta  entzuna ere disko honetan argitaratu zuten baita 60ko hamarkadako pop britainiarraren klasiko diren zenbait abestiren bertsioak: “Glad All Over” (Dave Clark Five), “I like It” (Gerry and The Pacemakers) eta “Somebody’s Gonna Get Their Head Kicked In Tonight” (Fleetwood Mac).

Frankie Goes to Hollywood: Two Tribes

Gaurko egunez, 1984.urtean, Frankie Goes to Hollywood britaniar taldeak “Two Tribes” kaleratu zuen, single formatuan. 1984 taldearen urtea izan zen, zalantzarik gabe: marketing kanpaina indartsua egin zuten, lelo deigarri, kamiseta erakargarri eta bideoklip polemikoekin betea. Gainera, beren kantek dantzalekuak bete zituzten, “Two Tribes”-en kasuan bezala.

Madness: House of Fun

Gaurko egunez, 1982.urtean,  Madness Erresuma Batuko singlerik arrakastatsuen lehenengo postura iritsi zen “House of Fun” singlearekin. Kanta honetan, 80.hamarkadako ska revivaleko talde protagonistetako bat izan zenak adinez nagusi izatearen ospakizunaz hitz egiten du, ordura arte debekatuak izan diren tentazioz beteriko garai berria agurtuz. Welcome to the house of fun!

The Clash: Combat Rock

Combat_rock_cover The Clash laukotearen Combat Rock diskoa 1982ko maiatzaren 14an kaleratu zen. Londreseko punk taldeak New York eta Londresen grabatu zituen Lp honetako kantak eta diskoak Epic diskoetxean ikusi zuen argia. Hau izan zen jatorrizko formazioak grabatu zuen bosgarren eta azken diskoa 1985eko Cut The Crap diskorako Topper Headon bateria jotzailea eta Mick Jones gitarrista The Clash taldetik kanpo baitzeuden.

Diskoak arrakasta handiko 4 single aurkeztu zituen: “Know Your Rights”, “Should I Stay or Should I Go“, ” Rock The Casbah” eta “Straight To Hell”.

Milioika ale saldu zituen disko honen azalean Bangkok-eko trenbide abandonatu baten errailetan ikusten ditugu The Clash taldekoak. Argazkia Pennie Smithek atera zien 1982ko Far East kontzertu biran.

X: Wild Gift

X taldearen bigarren diskoa, Wild Gift, gaurko egunez argitaratu zuten, 1981.urtean. Los Angeles-eko punk eszenako bandarik esanguratsuenetako bat izandako honen lehenengo lau diskoak – Los Angeles (1980), Wild Gift (1981), Under the Big Black Sun (1982) eta More Fun in the New World (1983)-  orduko lanik txalotuenetako batzuk dira. The Doors-eko Ray Manzarek-ek “deskubritu” zituen. Orduan sasoian, punk-ek hippiak gorrotatzea espero zen baina beren aitabitxiaren ospeak disdira berezia eman zien beraiei. Gainera, Exene Cervenka abeslariaren umore adimentsudun hitzek eta beren soinuaren espektro zabalak (country, folk eta rock gogorra uztartzen zituzten) benetan berezi eta deigarri bilakatzen zituzten.

The Jam: In the City

Gaurko egunez, 1977.urtean, the Jam taldeak lehenengo singlea argitaratu zuen: In the City. Punk-aren garaian, Paul Weller buru zuen bandak 60.hamarkadako mod taldeak erreibindikatu zituen, Small Faces eta the Who, besteak beste. The Jam-ena, ordea, soinu azkarrago eta bortitzagoa zen. Sex Pistols, the Clash eta the Buzzcocks-ekin batera, punk urteetako talderik arrakastatsuenetako bat bilakatu zen.

Peter Farndon RIP

farndon_7 Peter Farndon, The Pretenders taldearen baxu jotzailea, 1983ko apirilaren 14an hil zen heroina gaindosi baten eraginez, 30 urte zituela. Bere taldekide eta lagun izandako James Honeyman – Scott  urtebete lehenago hil zen, hau ere drogek pozoinduta. Urtebeteko tartean The Pretenders talde ingelesak bere gitarrista eta baxu jotzailea galdu zituen.

Peter Farndon baxu jotzaileak The Pretenders taldearen 1980ko Pretenders eta 1981eko Pretenders II diskoen grabaketan hartu zuen parte.

Patti Smith: Because the Night

Because_the_Night_-_Patti_Smith_GroupPatti Smithek 1978eko martxoaren 31an argitaratu zuen “Because the night” singlea.  Bruce Springsteenekin batera idatzitako kanta hau Easter diskorako izan zen grabatua eta diskoaren aurkezpen single gisa kaleratu zen.

Punk amerikarraren poetisak abesti honekin lortu zuen nazioarteko oihartzuna eta abesti honi esker iritsi zen bere musika pop entzuleriaren belarrietara.  “Because the Night” Erresuma Batuko pop single salduenen zerrendan bosgarren lekuan sailkatu zen eta Billboad amerikarrean hamahirugarren postuan.