Monthly Archives: June 2011

The Cure: Boys Don’t Cry

the-cure-boys-dont-cry-front The Cure hirukote ingelesak 1979an kaleratu zuen Three Imaginary Boys aurkezpen diskoa.  Lehen disko honi segiz “Boys Don’t Cry” eta “Jumping Someone Else’s Train” singleak argitaratu zituen eta bi abesti hauei esker hasi ziren Erresuma Batuko komunikabideak Robert Smith abeslariaren taldeari buruz hitz egiten.

1980an amerikar merkatura begira, Boys Don’t Cry izenburuko diskoa plazaratu zuten Estatu Batuetan.  Euren debut amerikarrerako, Three Imaginary Boys diskoan jasotako zenbait kanta aukeratu zituzten hala nola Europan single gisa kaleratutako  “Killing An Arab”, “Boys Don’t Cry” eta “Jumping Someone Else’s Train“.

Gaur, 22:00 etatik aurrera, The Cure taldearen debut amerikarra izango dugu entzungai, Eitb Irratiaren sintonian.

Vocoderrak, Berimbauak… hemen da Bibio!

Gure proposamen berrietako bat da Bibio musikari britainiarraren lan berria!

Musika elektronikoaren eta folklorikoaren arteko nahasketatik sorturiko 12 kantuk osatzen dute “Mind Bokeh” izeneko seigarren diskoa, eta horietatik, irudi koloretsuz osaturiko bideo honek aurkezten digun “K Is For Kelson” da gure aukera.

Egunero,  EITB Musikaren playlistean entzun dezakezu:

Alex Winstonen “Choice Notes”, telebistaz entzuten dena orain irratian!

Alex Winston-en kanta, automobil etxe japoniar baten iragarkiari esker egin da, hemen famatu. Ikutu japoniarra du nahiz eta Alex estatubatuarra den; New Yorken bizi da eta “Sister Wife” izeneko lehen disko txikiarekin, baietz zeresana eman! Ea, gogoratzen duzun orduan, EITB Irratian entzun zenuela lehen aldiz!

Muchuu, Ellie Goulding edota Lykke Li atsegin badituzu, Alex Winston ere bai…Disfrutatu!

The Brothers Four: B.M.O.C

BMOCThe Brothers Four taldea Washingtoneko Unibertsitatean eratu zen, Seattlen,  1956.urtean. Ahots harmonia ederrak utzi zizkiguten lau musikari hauek Phi Gamma Delta ermandadearen kide izan ziren eta ermandade honen festetan egin zituzten euren lehen kantaldiak.

Estatu Batuetako unibertsitateetako campusetan loratu zen folk berpizkundearen baitan The Brothers Four taldeak arrakastaz jositako bidea egin zuen eta Beatles ingelesek Amerikan lur hartu arte, disko sorta politta kaleratu. Taldearen lan txalotu eta arrakastatsuenetako bat, 1961eko B.M.O.C diskoa, entzungai izango dugu 22:00etatik aurrera Eitb Irratian.