Monthly Archives: April 2011

Pete Molinari: “Streetcar Named Desire”

Pete Molinari kantautore britaniarrak, Elvis Presley-ren espiritua eta Bob Dylan-en sentimendua igortzen ditu bere musikarekin. Kantu apartak sortzeko erreztasun berezia du, ahots bikaina eta talentu ikaragarria izateaz gain.

Bere hirugarren diskoko pasarte guztietan nabari daiteke Rock & Roll eta Folk klasikoenaren esentzia, “Streetcar Named Desire” kantuan antzeman daitekeen moduan.

Hona hemen bideoa:

 

Low taldearen bideoak, sorpresa gordetzen du bukaeran.

Low amerikarrek, John Stamos aktorearekin grabatu dute “C’mon” diskoko lehen bideoklipa. 50eko hamarkadako estetika dotorea dute irudiek eta bukaeran inork espero ez duena gertatzen da…

John Stamos, Mary-Kate eta Ashley Olsen ahizpen aita izan zen “Padres Forzosos” telesailean, eta Low taldearekin erabat maiteminduta dago. Gu ere bai…

James Blake: “Wilhelms Scream”

James Blake britainiarrak txundituta utzi gaitu bere pop musika ulertzeko ikuspegi bereziarekin. Soul, Dubstep eta Synthpop estiloetan oinarriturik, “CMYK” eta “Klavierwerke” izeneko bi EP-ekin eman zen ezagutara. Orain, bere izena daraman estreineko diskoak, mundu mailako panoraman kokatu du.

22 urteko abeslariak, atmosfera minimalistak sortzen espezialista dela erakutsi du,   EITB Musikan entzun daitekeen “Wilhelms Scream” bezalako kantuetan.

Hona hemen kantuaren bideoa:

“Don’t say Oh Well”… The Grouplove denak emanda dator!

Grouplove kalifroniarrak, izen  bereko disko txikian bildu dituzte, euren lehen sei kantuak eta  “Don’t Say Oh Well”  izeneko kanta batekin aurreratu digute, aipaturiko “Grouplove”  EP-a. Florence and The Machine britainiarren, ihazko gira amerikarrean, telonero lanak egin zituzten eta bistan da, Kretan pisukide izan ziren Arte ikasleek, zeresana ematen jarraituko dutela! EITB Irratian entzungo dituzu egunero…

 

Radiohead: “Lotus Flower”

Lau urteren ostean iritsi da Radiohead talde britainiarraren “The King Of Limbs” disko berria. Zortzi kantu bildu dituzte bertan, non Thom Yorke eta bere lagunek, elektronikaren laguntzaz, laborategi musikal bat sortu dutela dirudien.

Ohikoa den bezala, ez dira lehenengo entzunaldian errez sartzen diren kantuak, eta horregatik bere denbora eskaini behar zaion lan baten aurrean gaude. Estribilloa duen kantu bakarra izanik, diskoko single bakarra dela esan dezakegu “Lotus Flower” izenekoa, eta EITB Musikan egunero entzun dezakezu.

Bideoklipean, Thom Yorke-en dantza eta interpretazioa abileziak ikusi ditzakezu hemen:

 

Vampisoul Records Presents MOVERS!

movers Vampisoul zigilu diskografikoak 2003an ekin zion bere ibilbideari Back To Perú The Most Complete Compilation of Peruvian Underground 64-74 diskoaren argitalpenarekin. Munster diskoetxearen zuzendariak, Iñigo Pastor bilbotarrak, jarri zuen abian zigilu diskografiko hau 60ko eta 70eko hamarkadetako musika afroamerikarraren eta latinoaren harribitxi galduak argitara emateko helburuaz. Orduz geroztik kaleratu dituzten bildumetan Ray Barretto, The Last Poets, Sly Stone, Barry White, Mongo Santamaria, Billie Preston, Willie Bobo edota Joe Bataan bezain musikari aipagarrien lanak berreskuratu dira eta Hego Amerikako underground-eko eszenan egin den musika harrigarrienari monografiko ugari eskaini dizkiote.

The Who taldeko John Entwistle, sekula izan den bajistarik onena!

John Entwistle, Metallica taldeko Cliff Burton, Paul McCartney edota Red Hot Chili Peppers taldeko Flea-ren aurretik gelditu da, Rolling Stone amerikarreko irakurleek bete duten inkesta honetan.

Entwistle, hasiera batean pianista izan zen eta 2002an hil zen, The Who-rekin bira amerikarrean zebilela, bihotzekoak emanda. Rolling Stone aldizkariaren iritziz, bere bajuaren potentziak, Pete Townshend-en gitarra bigarren mailan uzten zuen askotan eta “My Generation” abestian egiten duen “soloa”, rockaren historian famatuena bezela azpimarratzen du.

 

“The Valley” benetako adikzioa sortzen duen kantarekin itzuli da Eisley taldea

Aurreko diskoetxearekin hautsi ondoren, harreman galduak eta une latzak nagusitu dira Chauntelle, Sherri, Stacy, eta Weston DuPree anai-arrebak eta Garron DuPree lehengusuaren, “The Valley” diskoan;  azken finean, Radiohead britainiarren jarraitzaile izan dira betidanik.

Snow Patrol, The  Fray naiz Coldplay-ren telonero ibili izan dira orain arte eta argi dago, pista jarraitu beharreko taldea dela. EITB Irratian ez dugu aukerarik galduko! Gure play-listean sartu ditugunez, egunero entzunten da estudioko bertsioa, baina taldeko hiru ahizpak, akustikoan ere zeinen ongi  moldatzen diren ikustea nahi genuke orain. Disfrutatu! 

 

Bost urtetan Adele britainiarra, ezinbestekoa han eta hemen!

” 19″ diskoarekin ezustea eman ondoren, Adelek bigarren lanarekin, Madonnaren errekorra gainditu du bere jaioterrian , bederatzi aste egin bait  ditu Erresuma Batuan, diskorik salduenen zerrendaburu.

Gogoratu , urte hasieran, Londresko abeslaria,  Beatlesen marketara inguratu zela, Britainia Haundian, disko naiz kanturik arrakastatsuenen Top 5ean sartu bait zituen , “21” diskoa batetik eta lehen singela, “Someone Like You .

Erresuma Batuan, Europa guztian nahiz Estatu Batuetan gertatu den bezela ezinbesteko bihurtu da eta EITB Irratian ere bai ! Piztu irratia eta gure play-listean entzungo duzu “Rolling into Deep”  abestia.

Eta hemen eta orain, Malibún (Florida) grabaketa egunetan egin zuten footage-a ikus dezakezu.