Monthly Archives: January 2011

Prefab Sprout: Steve McQueen

steve mcqueenPrefab Sprout ingelesek 1985ean kaleratu zuten Steve McQueen diskoa. Aktore amerikarrari eskainitako lan diskografiko hau Two Wheels Good izenburuaz argitaratu  zen Estatu Batuetan, “Steve McQueen” izena erabiltzeko eragozpen legalak izan baitzituzten herrialde honetan. McAloon anaiek 1980an hil zen aktoreari omenaldia egin nahian aurkeratu zuten, ere, diskoaren azalean ikusten den argazkia. Gogoratuko duzuenez, Steve McQueen-en zaletasun handienetako bat motor gainean ibiltzea izan zen (The Great Escape ). Thomas Dolbyk ekoiztutako disko hau 80ko hamarkadako pop ingelesaren harribitxietako bat da eta Prefab Sprout taldearen disko arrakastatsuena.

Gaueko hamarretan hasita, Eitb Irratian.

Uncle Tupelo: Anodyne

uncle tupelo 1993ko Anodyne Uncle Tupelo amerikarren  estudioko azken lana izan zen. Disko hau grabatu zutenerako Mike Heidorn bateria- jotzailea taldetik kanpo zegoen eta Jay Farrar zein Jeff Tweedy euren bakarkako proiektuetan pentsatzen hasiak ziren. John Stirratt, Ken Coomer eta Max Johnston hartu zituzten taldea osatzeko eta Texasen, Austineko Cedar Creek estudioan grabatu zuten diskoa.Lehen aldiz taldearen historian, Uncle Tupelok diskoetxe handi baten (Sire)  babesa izan zuen diskoaren argitalpen eta aurkezpen birarako baina honek ez zuen taldearen halabeharreko bukaera eragotzi. 1994an Jay Farrar abeslari eta gitarristak Uncle Tupelo taldea uzten zuenaren albistea eman zuen.

Illinoiseko talde honen hazietatik jaio ziren ondoren Son Volt eta Wilco bezain talde nabarmengarriak, azken 15 urteotako alt-country talde onenen artean daudenak.

22:00 etatik aurrera, Anodyne diskoa izango da gaurko Eguneko Diskoaren protagonista.

Amanda Palmer: “Map of Tasmania”

The Dresden Dolls bikote estatubatuarreko Amanda Palmer partaideak, bakarkako bigarren diskoa kaleratuko du urtarrilaren 21-ean. Australian eta Zelanda Berrian grabatu du diskoa eta “Amanda Palmer Goes Down Under” izena jarri dio. Hona hemen bertako “Map of Tasmania” kantuaren bideo klip kuriosoa.

Two Door Cinema Club: “What you know”

Two Door Cinema Club 2010-ak eman duen talde esanguratsuetako bat izan da. “Tourist History” izena du beraien estreineko lanak, eta dagoeneko diskoa kaleratu zutenetik ia urtebete igaro bada ere, oraindik albuma promozionatzen jarraitzen du talde irlandarrak. Kaleratu berri duten “What you know” kantuaren bideoa da horren adibide argi bat.

They Might Be Giants: Flood

THEY MIGHT BE GIANTS They Might Be Giants bikotearen musikak beteko du Eguneko Diskoaren saioa. 1990eko Flood diskoan aurkeztu zituzten abestiak entzun ahalko ditugu Eitb Irratiaren uhinetan; hauen artean, “Birhouse In Your Soul”,Istambul (Not Constantinople)” edota Particle Man abesti ezagunak. Elektra diskoetxeak argitara emandako lan honek college rock amerikarraren izenburu onenetako bat izaten dirau eta New Yorkeko bikotearen diskografian aurkitzen dugun arrakasta handiena.

“Independent Music For Independent People”