Monthly Archives: March 2011

Joe Meek The Alchemist Of Pop

joe meek Eguneko Diskoaren tartean, 60ko hamarkada hasierako pop britainiarrari egingo diogu lekua gaur. Joe Meek ekoizleak  Londres iparraldean, Holloway kaleko 304.zenbakian, ekoiztu zituen single esanguratsuenetako batzuk entzun ahalko dituzue, 22:00etatik aurrera, Eitb Irratiaren sintonian.

Pop musikaren ekoizle iraultzaileenetako bat izan zen gizon honek grabazio zein  ekoizpen sistema berritzaileak erabili zituen bere estudioan, musikaren ekoizpena zientzia bihurtuz,  eta soinu bereizgarri bat sortzea lortu zuen, bere hitzetan, kosmos-aren soinua zena.

Berarekin lan egin zuten talde eta abeslarien artean honako hauek daude: The Tornados, The Honeycombs, Screaming Lord Sutch, Mike Berry, Peter JayGlenda Collins, Jenny Moss, The Crying Shames, The Buzz , The Syndicats

“Fuerteventura” da azkenean Russian Red-en lan berriaren titulua

Russian Red madrildarrak azken orduko aldaketak  medio, “Fuerteventura” izenarekin kaleratuko du lan berria. Sorpresa izan da, Lourdes Hernández-ek hasiera batean pentsatutako titulua baztertu egin behar izan bait du. Ez da “Home Tonight” izango, “Fuerteventura” baizik.

Lehen singlea, “I Hate You But I Love You” hemen duzue entzungai: