Monthly Archives: May 2009

Eguneko Diskoa: Paul’s Boutique

Paul’s Boutique, Beastie Boys-en bigarren diskoa, 1989.urteko uztailaren 25ean argitaratu zen. New York-eko hirukoaren Licensed To Ill (1986) debut arrakastatsuarekin alderatua, harrituta eta desengainatuak sentitu ziren kritikari eta entzule asko soinu nahas-mahasa iruditzen zitzaien hau entzun zutenean. Hala ere, disko honen ospea, denborarekin hazten joan zen eta, egun, Beastie Boys-en maisulana bezala ezagutzen da.

 

Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, eitbmusikan osorik entzungo dugu Paul’s Boutique.

Eguneko Diskoa: Pet Sounds

Eitbmusikak, astelehenetik ostiralera, gaueko hamarretatik aurrera, musikaren historiako disko esanguratsu bat entzuteko aukera eskaintzen dizu. Gaur Beach Boys-en lanik garrantzitsuenean eta baita pop musikaren historiako eraginkorrenetako batetan murgilduko gara: Pet Sounds (1966). Disko honetan, Brian Wilson-en taldeak surf-ari eta neska politei buruzko kanta axolagabeak egiteari utzi zion eta soinu-konplexutasun berridun abesti introspektiboak aurkeztu zituen.

Playlist: “On The Town” (Madness)

Erresuma Batuan kritika bikainak jaso ditu Madness taldearen lan berriak, The Liberty Of Norton Folgate izeneko diskoak. Bada disko hau beren ibilbideko onena esaten duenik ere. 80.hamarkadako ska revivalaren aitzindari hauen azkenengo lana, Wonderful diskoa, duela bederatzi urte ezagutu genuen; berria prestatzen hiru urtez jardun duten lanean. Konpakto bateko argitalpen arrunta eta kutxa berezi moduan ere (bi konpakto eta biniloa) kaleratu dute diskoa. Eitbmusikaren sintonian entzun ditzakezu, “On The Town” kantarekin.