Egun bat Musikan: Otis Redding hil zen

1967ko abenduaren 10ean, Otis Redding soul abeslaria hil zen. 26 urte baino ez zituen bere abioia Wisconsineko Monoma lakuko ur izoztuetara erori zenean. The Bar-Kays bandarekin batera, kontzertu baterako bidean zihoan Redding. Musikariak ere hil egin ziren. Taldeko Ben Cauly izan zen ezbehar tragiko honetatik bizirik atera zen bakarra. Bera eta baita James Alexander ere. Azken honek beste hegazkin bat hartu baitzuen.

  

Estatu Batuetako hegoaldeko deep soularen abeslari grinatsua izan zen Otis Redding, baina bere lanaren mugek esparru askoz ere zabalagoa hartzen zuten: sasoi hartako rockaren talde eta abeslari zuri garrantzitsuenek, esaterako, oso kontutan hartzen zuten soul abeslaria zen (hona hemen, esaterako, Redding Montereyko Jaialdian urte hartako ekainean eskaini zuen zuzenekoan, Rolling Stonesen Satisfaction abesten). Adituek diotenez, Redding bere ibilbideari norabide berri sofistikatuago bat ematear zen. (Sitting On) The Dock of The Bay abestia, bera hil eta argitaratu zen lehendabizikoa kanta, norabide berri horren erakusgarria izan daiteke pop musikaren historian arrakasta zerrendetako lehenengo postuetara iritsi zen egilea-hil-osteko aurreneko kanta hau ez zen izan, ordea, abeslariak grabatuta utzi zuen material berri bakarra. Izan ere, bera hil eta ondorengo urteetan, beste hiru lp argitaratu baitzituzten berak utzitako kantekin.

(Audio bertsioa hemen)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *