Egun bat Musikan: SAM STRAIN

1940ko abenduaren 9an jaioa, Sam Strain abeslari afroamerikarra nerabezaroan hasi zen abesten, Brooklyn-eko The Chips doo wop taldeko tenorea bihurtzean. Talde honekin hainbat single kaleratu ondoren, hauen artean, "Rubber Biscuit" izenekoa, 1962an Litlte Anthony abeslariarekin aritzen zen The Imperials ahots taldean sartu zen. Talde honetako kide izan zen urteetan lortu zituen bere arrakasta handienak, 60ko hamarkadako pop amerikarraren klasiko bat den "Going out off my head" kanta ezaguna ere talde honetako kide izan zen garaian grabatu zuelarik.

1976an The O’Jays taldeko kide bihurtu zen,hirukote honetako kideetako bati kantzer larri bat diagnostikatu ziotenean. Philly Sound bezala ezagutzen den soul sofistikatu eta meloso edo eztiaren ordezkari izan zen talde honekin ematen zituen ondorengo urteak, Kenny Gamble eta Leon Huff konposatzaile eta ekoizleekin lan eginez. Hain zuzen ere, bikote honen kantek eman zioten The O’Jays taldearen musikari hain soinu itsaskor eta entzun erreza.  Alboko argazkian ikus ditzakezue, 1978ko So Full of love diskoaren azalean.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *