Egun bat Musikan: Frank Sinatra

1915.urteko abenduaren 12an, Frank Sinatra jaio zen. Gurasoak italiar jatorridunak zituen. Ikasle nahiko kaxkarra, Sinatrak oso gaztetxotatik izan zuen argi abestu nahi zuela. Are gehiago, hasi berria baino ez zenean, negozioko ahotsik onena zela esan ohi zuen. Hirurogei urte iraun zuen bere ibilbideak eta gaztetan esaten zuena egia bilakatu zen.

 

  

Berez, beharbada, berea ez ahotsik onena izan, sendo-sendoa ere ez zelako Sinatraren ahotsa. Dena den, azkar ikasi zuen mikrofonoa bere aliatua zela eta beste inork ez bezala menderatzen zuen musika-tresnatzat hartzen zuen elementu hau. Estatu Batuetako kanta klasikoak bere egin zituen eta bere ahotsari lotuak izango dira betirako klasiko horiek. Aktorea, Mafiaren besoetakoa, emakumezalea, parrandazalea…guzti hori eta gehiago izan zen Frank Sinatra baina, ororen gainetik, XX.mendeko bakarlari garrantzitsuena izan zen, bere benetako lehiakide bakarrak Bing Crosby, Elvis Presley eta the Beatles zirelarik.

 

(Audio bertsioa hemen)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *