Egun bat Musikan: Heaven Is A Place On Earth (Belinda Carlisle)

1987.urteko abenduaren 5ean Belinda Carlisleren Heaven Is A Place On Earth abestiak estatubatuar single arrakastatsuenen zerrendako lehenengo postura iritsi zen. Heaven On Earth bere bakarkako bigarren diskoan batu zuen kanta dugu hau. Bakarlari gisa egin zuen debuta 1986an kaleratu zuen Belinda lana izan zen. Ilea gorriz tindatua eta argalago, the Go-Go’s taldearen estiloari agur esan zion. Izan ere, new waveko neska-talde esanguratsu honetako abeslari nagusia izan baitzen Belinda bakarka abesten hasi baino lehen. The Go-Go’s taldearen pop bizia alde batera utzi zuen, esan bezala, eta, bakarlari gisa, norabide komertzialago eta helduago bat hartu zuen Heaven is A Place On Earth kantan erakusten duen moduan.

(Audio bertsioa hemen)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *