Egun bat Musikan: FAMILY AFFAIR Nº1 USA 1971

1971ko abenduaren 4an, Sly and the Family Stone talde kaliforniarraren "Family Affair" kanta Estatu Batuetako pop arrakasten zerrendako lehen postuan sailkatu zen. Abesti hau There’s a riot going on diskoaren aurkezpen single gisa izan zen argitaratua.

60ko hamarkada amaieran, Sly Stone musikari, abeslari eta konposatzaileak gidatutako talde honek amerikar pop zerrendak astintzea lortu bazuen bere soul, funk eta rock eztanda dantzagarriarekin, disko honekin beste aldarte bat azaldu zuen, askoz ere ilunagoa, tristeagoa, eszeptikoagoa. Halere, diskoak harrera bikaina izan zuen pop zerrendetan, batik-bat "Family Affair"  single bikainari esker.

Audioa

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *