Egun bat Musikan:SHAFT

 

1971ko azaroaren 6an, Shaft filmaren soinu banda Estatu Batuetako disko salduenen zerrendako lehen postuan sailkatu zen. Blaxplotation zinearen klasiko hau Isaac Hayes musikari afroamerikarrak konposatu eta grabatu zuen.

Isaac Hayes 60ko hamarkada erdialdera eman zen ezagutara Memphis hiriko Stax zigiluko konposatzaile eta ekoizle onenetako bat bezala. Bere abesti entzutetsuenen artean daude, esateko, soul musikaren arrakasta handiak diren "Soul Man" eta "Hold on I’m coming", Sam & Dave bikoteak grabatuak eta Carla Thomas-ek abesten zuen "BABY".

Shaft filmaren soinu banda Urrezko Globo batekin izan zen saritua, urteko soinu banda onenaren atalean, eta filmaren kanta nagusiak urteko abesti onenaren Oscar saria irabazi zuen. Isaac Hayes izan zen Oscar sari bat lortu zuen lehen konposatzaile afroamerikarra.

Oscar sari honek eta 1972ko Wattstax jaialdian eskaini zuen kontzertu txalotu eta jendetsuak bere ibilbideko gailurra irudikatu zuten.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *