Army Navy talde kaliforniarrak Michael Ceraren Nick and Norah’s Infinite Playlist pelikulako soinu bandan esku hartu du, Devendra Banhart, Vampire Weekend eta We Are Scientists bezalako beste indie izar batzuekin batera. Gainera, udazken honetan bertan beraien debuta kaleratu dute eta euren deituraz izendatu duten disko honetako kanta bat eitbmusikaren sintonian entzun dezakezu jada: 70.hamarkadako Maxine Nightingale bakarlariaren Right Back Where We Started From kanta da, Los Angelesekoek bizitasun berriz jantzi dutena.
Playlist: Right Back Where We Started From (Army Navy)
Leave a reply