Egun bat Musikan: LEE HAZLEWOOD

Lee Hazlewood, "These Boots are made for walking" abestiaren egilea, Oklahoman jaio zen 1929ko uztailaren 9an. Coreako gerratik itzultzean ekin zion musika arloan lan egiteari, Viv izeneko zigilu txiki batean. 50eko hamarkada erdialdeko urte haietan ekoizpen arloan egin zuen lan batik bat, Duane Eddy eta Sanford Clark bezalako musikari gazteen lehen arrakastak ekoiztuz. Teknika berritzaile eta aurreratuak erabili zituen ekoizlea, esparru honetan egin zituen lanengatik gizon mirestua izan bazen ere,  bere ibilbidea musikagintzaren eta interpretazioaren esparruetara ere hedatu zen eta azpimarratzekoa da bi arlo hauetan,ere, lan bikainak egin zituela. 1965.urtetik aurrera Nancy Sinatra abeslariarekin bikote artistikoa osatu zuen eta garai hartan lortu zituen bere arrakasta handienak, "Jackson" eta "Some Velvet Morning" bezalako izenburuei esker. Ondorengo urteetan, country rock musikaren ildoan egin zuen lan, Gram Parsons, Nick Cave eta beste hainbat eta hainbat musikarik euren egile kuttunenen artean aipatu izan dutelarik. 2007ko abuztuaren 4an hil zen 78 urterekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *