Egun bat Musikan: VELVETEEN

1989ko uztailaren 8an, Transvision Vamp britainiarren Velveteen bigarren diskoa Erresuma Batuko disko salduenen zerrendako lehen postuan sailkatu zen. 26 astez jarraian zerrenda britainiarren Top 40an mantendu zen "The Only One" eta "Baby I don’t" care bezalako single arrakastatsuak aurkeztuz.

Ez zen izan hau, ordea, taldearen lehen hit handia. 1988ko Pop Art aurkezpen diskoak zerrenda britainiarraren lehen postuetaraino eraman zituen "I want your love" singlearen oihartzunari esker eta hau izan zen, hain zuzen ere, Europa mailan ezagutara eman zituen abestia. Velveteen diskoak ,aldiz, 80ko hamarkada bukaerako rock talde aipagarrienen artean kokatu zituen. The Primitives, The Darling Buds eta Heart Throbs taldeek bezala, Transvision Vamp laukoteak ere emakume bat zuen taldearen aurreko aldean eta ez nolanahiko emakumea gainera. Wendy James ikustekoa zen taldearen emanaldi eta videoclipetan; kritikarien hitzetan, historiako punk pop abeslari erakargarrienetako bat izan da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *