Egun bat Musikan: STRANGERS IN THE NIGHT

1966ko uztailaren 2an, kanta hauxe zen Estatu Batuetan ale gehien saldu zituen singlea. "Stranger in the night" abestiaren musika Bert Kaempfert alemaniarrak konposatu zuen A man could get killed filmerako eta Charles Singleton zein Eddie Snyder kanta idazleak izan ziren abestiari letra jartzearen arduradunak. 

Kanta 1966ko apirilaren 11an izan zen grabatua, Stranger in the night diskoa osatuko zuten beste abestien grabaketak burutu baino hilabete lehenago, eta Nelson Riddle izan zen grabaketa saio hau zuzendu zuena. Abestia sekulako arrakasta izan zen nazioartean eta Frank Sinatraren abesti egitarauan falta ezineko kanta bihurtu zen berehala, nahiz eta Frank Sinatra berak batere gustoko ez izan. Hain zuzen ere, "Strangers in the night" entzun zuen lehen aldian abestia kaka bat zela esan zuen, bere bizitzan entzun zuen abesti txarrena.

Halere, abestiak hiru grammy lortu zituen, hauen artean, urteko abesti onenaren eta gizonezko abeslari onenaren sariak eta urteen joanarekin amerikar pop musikaren klasiko handienetako bat bihurtu da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *