Egun bat Musikan: JIM MORRISON

Jim Morrison, The Doors taldeko abeslaria, 1971ko uztailaren 3an hil zen 27 urte zituenean. Bere emazte zen Pamela Courson-ek aurkitu zuen hilda Parisen zuten apartamentuko bainugelan. Bere heriotza-agiria zinatu zuen medikuak bihotzeko baten ondorioz hil zela idatzi zuen baina abeslariaren heriotzetik ia 40 urte pasa direnean, oraindik ere, badira guzti hura muntaia bat baino izan ez zela uste dutenak eta Jim Morrison bizirik dagoela diotenak. Egia esan, bi pertsonek baino ez zuten ikusi Morrisonen hilotza, Pamela Courson-ek eta bere heriotza ziurtatu zuen medikuak. Abeslariaren senideei, Estatu Batuetako enbaxadari eta Elektra diskoetxearen Pariseko arduradunei albiste txarra eman baino lehen, hilkutxa itxi zuten eta hileta guztia prestatu.

Ehorzketa uztailaren 8an egin zen Pariseko Pere Lachaise hilerrian. John Densmore Doors taldeko baterijoleak adierazi zuenez, hilkutxa txikiegia iruditu zitzaion Jim Morrison bezalako gizon batentzat eta taldearen jarraitzaile sutsuenek gorpua lurpetik ateratzea eskatu zuten. Jim Morrison oso kuttunak zituen olerkari eta idazleen alboan izan zen lurperatua, Balzac, Moliere eta Oscar Wilde bezalako gizonen alboan. Bere hilobia Pariseko 10 leku ikusienen artean dago eta milaka eta milaka pertsona gerturatzen dira urtero, bere hilobiraino, abeslariari azken agurra ematera.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *