PLAYLIST: FLEET FOXES

Fleet Foxes talde estatubatuarraren aurkezpen diskoa duzue hau. Subpop zigiluan argitaratua, Seattle hiriko boskotearen estudioko lehen lan hau folk melodiez eta artzain-musika gogorarazten duten pasarteez josia dator.  Taldearen musikak dituen eragin anitzak ere antzematen dira lehen disko honetan, Errenazimentu garaiko musika profanotik, amerikar folk tradizionalera eta 60ko zein 70ko hamarkadetako folk rock/sof rock doinuetara egin dezakegularik bidaia diskoko abestietan barrena. Fleet Foxes amerikarren musikak ez ditu egungo pop musikaren bereizgarri diren estridentzia eta bizkortasuna baina, halere, disko hau Erresuma Batuko disko salduenen zerrendan 11.postuan sailkatu da. Laster izango ditugu ba Seatte hiriko gazte hauek Europako herrialdeetan baina bitartean Eitbmusikaren sintonian entzun ditzakezue. 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *