Playlist: “Fascination” (Alphabeat)

Hona hemen gaurtik aurrera eitbmusikan entzun dezakezuen kanta berrietako bat: "Fascination", Alphabeat Danimarkako seikotearen abesti arrakastatsua. Goikoa kantaren bideoklipa da. Anders eta Stine abeslarien ahots-harmoniek eta hauek laguntzen dituzten erritmo eta melodia dantzagarriek taldearen sorterria bereganatu zuten lehendabizi. Aurten, Erresuma Batuko hainbat komunikabidek  –NME-ek, The Sunek eta Popjustice-ek, besteak beste- 2008an "kontutan hartzeko" banda izendatu dute Silkeborg hiriko talde hau. Alphabeat izeneko lehenengo bildumarengatik platinozko diskoa eskuratu zuten Danimarkan.

Anekdota: aurreko urteko Spice Girls taldearen Erresuma Batuko itzulera biran telonero izateko gonbidatu zituzten, baina haiek ezezkoa eman zieten neska pikanteei.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *