Egun bat Musikan: Three Steps to Heaven

1960.urteko ekainaren 23an, Eddie Cochranen "Three Steps to Heaven" kanta Erresuma Batuko arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi zen. Cochran, hala ere, hilik zen ordurako. Urte hartako maiatzean gertatutako auto-istripuan hil zen rockabillyaren izar gaztea, 21 urte zituela. Kotxean zen Gene Vincent bere laguna ere. Baina zauri arinak baino ez zituen jasan Vincentek. Biak kontzertu-biran ziren Irletan. Hango rockzale gazteentzat kolpe haundia izan zen Cochranen heriotza bortitza eta bapatean bilakatu zen rockaren mito gure gaurko protagonista.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *