Playlist: “Two doors down” (Mystery Jets)

Mystery Jets taldea dugu honako hau. Blaine Harrison (argazkian zuriz jantzia, alkandora arrosarekin) bandako liderra eta abeslari nagusia da. Henry, bere aita, argazkian azaldu ez arren, taldeko baxujolea da eta, nolabait, bandaren bultzatzailea. Guztia 90.hamarkadan hasi zen, Blaine hamabi urteko mutikoa baino ez zenean. Aitak oparitzen zizkion musika-tresnak jotzen hasi zen bere lagunekin eta horrela, poliki-poliki, aitarekin eta lagunekin jotzen, Mystery Jets taldea sendotzen joan zen. 2005.urtean kaleratu zituzten single-ek harrera ezinhobea jaso zuten Britania Haundian, euren "Making Dens" lehenengo bildumak bezalaxe. Aurten bigarrena aurkezten dihardute, "Twenty One". Bertako pop freskagarriaren erakusgarri da "Two doors down" kanta. Gaurtik aurrera eitbmusikaren sintonian entzun dezakezu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *