Egun bat Musikan: You’re the one that i want

1978ko ekainaren 10ean, Grease filmako soinu bandan jasotako "You’re the one that I want" Estatu Batuetako single salduenen zerrendako lehen postuan ageri zen.

Randal Kleiser zuzendariaren pelikula hau, 1972ko Broadwayko musikal batean oinarritzen zen. Sandy eta Danny izeneko bi nerabe ziren istorio honetako protagonistak. Filma, udarako erromantze baten amaieran hasten da, Sandyk eta Dannyk, maitasun hitz goxoekin elkarri agur esaten diotenean. Ikasturte berriak, ordea, sorpresa ugari ekarriko dizkie,ezustean  topo egiten baitute Rydell institutuan. Dannyk, tipo gogorraren itxurari eusten saiatu arren, ezingo du Sandy ahaztu. 

Filma hau, urteko ikusienetako bat izan zen eta hainbat izendapen lortu zituen Oscar sarietara eta Urrezko Globoetara. Umorea, musika eta nerabezaroaren nostalgia uztartzen zituen filma honek kanta bikainak aurkeztu zituen ere, You’re the one that I want, Summer nights edota Grease Lightning arrakasta handiak izan zirelarik amerikar irratietan.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *