Egun bat Musikan: Time after time (Cyndi Lauper)

Hona hemen Cyndi Lauper, Broklyngo artista. 1984.urteko gaur bezalako egun batean, "Time after time" bere kantak arrakasta zerrenda estatubatuarrak kolpatu zituen. Zerrendotako lehenengo postura iritsi baitzen urte hartako ekainaren 9an. Jarraian, bi astez iraun zuen bertan. Bere lehenengo bildumako singlea izan zen "Time after time". Diskoa -"She’s so unusual" izenekoa- oso arrakastatsua gertatu zen, orohar. Bertako beste lau kanta eta Billboardeko Top Five delako zerrendan satu baitziren. Guztira, lau milioi ale saldu zituen.

  

Gainera, lehenengo disko honen oihartzunari esker, Cyndi Lauper-ek Steven Spielbergen "The Goonies" filmean esku hartu zuen. Pelikularako ere kanta bat konposatu eta grabatu zuen eta hark ere arrakasta itzela lortu zuen. Klikatu hemen eta "Goonies ‘R’ good enough" izeneko kanta honen bideoklipa ikusiko duzu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *