Egun bat Musikan: Tracy Chapman

Tracy Chapman Ohioko bakarlariaren lehenengo lana gaur bezalako egun batean heldu zen estatubatuar arrakasta zerrendetako lehenengo postura, 1988.urteko ekainaren 4ean, hain zuzen ere. 70.hamarkadako folk musikarien tradizioa berpiztu zuen artistaren izen bereko lan honek. Reaganen agintaldiaren osteko produktua da disko hau eta George Bush presidentearen sasoian kokatu behar ditugu Chapmanek bertan egiten dituen hausnarketa eta kritika sozialak. Disko honetan batu zituen, hala nola, "Talkin ’bout revolution", "Fast car" edo "Baby can I hold you" abesti ezagunak.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *