Egun bat Musikan: STIV BATORS

Stiv Bators musikari estatubatuarra, Dead Boys, The Wanderers eta The Lords of the New Church taldeetako abeslari eta frontman izan zena, 1990ko ekainaren 4an hil zen auto batek Pariseko kaleetan harrapatu ostean.

Cleveland hiritik New Yorkera iristean, Dead Boys taldeak CBGB bezalako clubetan ernatzen ari zen punk eskena  astindu zuen. Taldearen estreineko diskoa Young, loud and snotty (1977) punk amerikarraren mugarritzat hartzen da.

Dead Boys taldea desegitean, Stiv Bators musika estilo lasaiagoetarantz hurbildu zen, Bomp zigiluaren eskutik eta power pop doinuen ildoan hainbat single kaleratuz. 80ko hamarkadaren etorrerarekin, ordea, berriro ere rock ilun eta indartsu batetarantz abiatu zen, The Wanderers eta The Lords of the New Church taldeak eratuz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *