Egun bat Musikan: Respect

1967.urteko ekainaren 3an, Aretha Franklin Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postura igo zen "Respect" kantari esker. Abestia, soul musikaren klasikoa, Otis Reddingek idatzi eta grabatu zuen urte batzuk lehenago. Dena den, Aretharen bertsioa, gartsua eta bizia, jatorrizkoak baino oihartzun gehiago izan du. Kanta honen arrakastak bilakatu zuen, hain zuzen ere, Aretha Franklin Soularen Erregina.

  

 67.urteko otsailean grabatu zuen. Estudioan bururatu zitzaion, Carolyn ahziparekin batera (Aretharen kantetako koruak abestu ohi zituen ahizpak), koruko neskek behin eta berriz Sock it to me esaten duten zatia gehitzea. Esamolde hori Emaidazu itzuliko genuke guk. Hain zuzen ere, "Respect" kantaren atalik gogoangarrienetakoa bihurtu da zati hori. Klikatu hemen eta ikus ezazu orduko emanaldi batean Aretha Franklin "Respect" zuzenean abesten.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *