Egun Bat Musikan: Kinks Lola-Coca Cola

1970ko ekainaren 3an, Kinks taldeko abeslari eta konposatzaile nagusiak, Ray Davies britaniarrak, ez usteko bidaia egin behar izan zuen New Yorketik Londresera, "Lola" abestiaren letran egindako aldaketa batzuk grabatzera. Kanta honetan, Lola izeneko trabesti batek erabat liluratzen du Sohoko club batean ezagutu berri duen gaztetxo bat. Abestian zehar, eta ironia fin batez, gaztetxo honek lehen pertsonan kontatzen du gau erromantiko honetan gertatutakoa. Abestiko une batean, Coca-Cola freskagarriari aipamen egiten zitzaion. Abestiak argia ikustean, gizarte britaniarraren baitan sekulako polemika sortu zen, abestiaren letra lotsagarritzat eta amoraltzat hartzen baitzuten askok eta askok. Publizitate kaltegarria saihestu nahian, Coca-Cola etxeak epaitegira eraman zuen talde britaniarra eta Kinks taldekoek isun latza ordaindu behar izan zuten. Honez gain, epaileak letra aldatzera derrigortu zituen eta taldekideek Coca-Cola esan ordez, Cherry Cola esatea erabaki zuten azkenik. Paradojikoa iruditzen zaigu, Coca-Cola etxeak Kinks britaniarren "Lola" abestia aukeratzea 2008ko publizitate kanpainiako leitmotiv bezala.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *