Egun bat Musikan: THE MONKEES LP Nº1 USA

1966ko otsailaren 4an The Monkees taldearen aurkezpen diskoa zegoen Estatu Batuetan ale gehien saldu zituzten diskoen zerrendako lehen postuan. 13 astez jarraian lehen postu horretan mantendu zen, urteko disko salduenetako bat bihurtuz.

Monkees taldearen debut honen arrakasta, NBC telebista kateak ekoiztutako The Monkees telesail dibertigarriaren arrakastaren ondorioa izan zen. British Invasion delakoak Estatu Batuetako pop zerrendak astindu zituenean, NBC telebista kateko ekoizle argi batek,  pop talde baten bizipenak kontatzen zituen telesail bat grabatzea erabaki zuen. Ehunka gazte aurkeztu ziren casting-eko frogetara baina 4 baino ez ziren izan aukeratuak. 4 aktore hauetatik, bakarrak zituen musika ezagutzak, hain zuzen ere, Mike Nesmith-ek. Gainontzekoek gerora ikasi zuten instrumenturen bat jotzen, telesaila abiatu eta gero. Aurkezpen disko honetan jasotako kanta guztiak Brill Building eraikuntza ospetsuko musikari profesionalek konposatu eta grabatu zituzten. Ekoizpenaz Don Kirshner arduratu zen, Boyce & Hart musikagile bikotearen laguntzarekin.

1966ko The Monkees diskoak 78 aste igaro zituen Billboard amerikarreko Top 40 sailkapenean.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *