Egun bat Musikan: Bob Marley

1945.urteko gaurko egunez jaioa, Bob Marley reggae musikaren izenik esanguratsu eta ikonikoena izan zen. Izar internazionala bilakatu zen aurreneko artista jamaikarra ere bera izan zen. Prozesu horretan, munduko txokorik urrutikoenera ere bere sorterriko musika zabaldu zuen. Haren musikak jamaikar biztanleen bizimodu zailari ahotsa eman zion. Marleyren kantetan, bizimodu latz horren berri emateaz gain, Jamaikako jende txiroenaren espiritualitate biziaren esperientzia ere islatuta geratu zen. Fede, debozio eta iraultzazko kanta hauek oraindik ere bizirik dirauen ondarea osatzen dute.

**Bob Marleyren istorioa entzun nahi baduzu, sartu eitbcomeko audioen atalean**

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *