Egun bat Musikan: Yeh Yeh (Georgie Fame)

 

Yeh Yeh izeneko kantarekin, Georgie Fame ingelesak, gaurko egunez, 1965.urtean, Erresuma Batuko singlerik arrakastatsuenen zerrendako lehenengo postua lortu zuen. Fameren bakarkako ibilbideko lehendabiziko singlea izan zen Yeh Yeh. 60.hamarkada hasierako jazz abeslari ingeles ezagunenetako bat bilakatu zen Fame kanta honen eta bere beste hit batzuen oihartzunari eskeri. Dena den, ez zen hori bere lehenengo lana izan. Billy Fury rock izar goiztiarraren the Blue Flames taldeko kide izan zen Fame 50.hamarkadan. Fury joan zenean, Famek hartu zuen haren lekuan taldeko ahots-nagusi bezala. Sasoi hartan kontzertu ugari eskaini zituzten eta Britania Haundiko talde oso ezaguna bilakatu zen the Blue Flames. Beraiekin, Jamaikako musika Erresuma Batuan sartu zuen Georgie Famek, ska eta bluebeat soinuak Irletako publikoarengana helaraziz. Hammond organua jotzen ere aitzindaria izan zen Georgie Fame. The Blue Flamesek Londresko Flamingo izeneko jazz klub batean jotzen zuenean, emanaldietara joaten ziren estatubatuar militarren diskoetan entzun zuen tresna hau eta hura jotzen hasi zen bera ere. Goiko bideoan Ready Steady Go! telebista saioan the Blue Flamesekin batera Yeh Yeh abesten, teklatua jotzen duen bitartean, ikus dezakegu Georgie Fame bera.

(Georgie Fameri eskainitako Egun bat Musikan eitbcomen audioen atalean entzun dezakezu)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *