Egun bat Musikan: You Don’t Mess Around With Jim

1974.urteko urtarrilaren 12an, Jim Croce bakarlariaren You Don’t Mess Around With Jim abestia Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi zen. Hala ere, bere egileak ez zuen arrakasta honen berririk izan, aurreko urteko irailean hil baitzen. Publiko zabalago batengana heltzen hasi zenean zendu zen Jim Croce. Lau urte zeramatzan kontzertuak eskaintzen eta bira luze horren ostean atsedenaldi bat hartzea pentsatzen zuen, faltan botatzen zuen familiarekin denbora gehiago egoteko. Hala ere, hegazkin-istripu batean hil zen.

  

Bere balada malenkoniatsuek eta single alai eta gogoraerrazek kaleko gizontzat aurkezten zuten, publikoarekin enpatia lortu zuen bakarlaria zen gure protagonista. Esan bezala, hil zenean, bere lana jende gehiagorengana hasi zen zabaltzen. You Don’t Mess Around With Jimen arrakastak erakusten duen moduan, hil ostean bere kanten oihartzuna gehitu egin zen. Urte gehiago bizi izan balitz, auskalo zer nolako garapena izango zukeen bere lanak.

(Jim Croceri buruzko Egun bat Musikan eitbcomen audioen atalean entzun dezakezu)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *