Egun bat Musikan: PAUL BUTTERFIELD

Paul Butterfield, blues zuriaren aitzindarietako bat, Chicagon jaio zen 1942ko abenduaren 17an.

Harmonika jotzen birtuosoa zen musikari honek 1963an sortu zuen The Paul Butterfield Blues Band izeneko taldea eta pare bat urtetara eman zuen argitara, Elektra zigiluan, bere estreinako disko homonimoa. Blues elektrikoaren ildoan kokatu zen talde honetako kide izan ziren Mike Bloomfield eta Elvin Bishop gitarrista bikainak.

Taldearen urrezko urteetan, 1966 eta 1969 urteen tartean, Paul Butterfield eta bere mutilek Monterey eta Woodstock bezalako musika jaialdi jendetsuetan jo zuten, blues musika amerikar gazteriaren belaunaldi berri bati ezagutzera emanez. Garaiko gizartearen aurreiritzi arrazistak gaindituz, jatorriz beltza zen blues musika entzuleri zuriarengana hurbildu zuten. 

Paul Buttefield 1987an hil zen, bere diskografian jasoa dagoen musika ondare aberatsa atzean utziz eta blues musikaren zabalkundearen alde, lan eskergarria egin ondoren.

Audioa

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *