Egun bat Musikan: Like A Virgin (Madonna)

1984ko abenduaren 22an, Madonnaren bigarren lana, Like A Virgin, Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postura iritsi ziren. Bilduma honen barruan, esaterako, diskoari izena ematen dion kanta eta Material Girl bezalako hitak batu ziren. Like A Virgin-ekin, mundu osoko pop izarrik ezagunena bilakatu zen Madonna. Abestien komertzialtasunak eta arrakastak zerikusi asko izan zuten oihartzun internazional honetan baina, ezin dezakegu ahaztu Madonnaren lanak sortu izan duen polemika.

  

 Orain, beharbada, urteak pasa eta gero, ez zaigu hainbesterako iruditzen Madonnak sortutako iskanbila baina, orduan sasoian, oso probokatzailetzat jo zuten haren jarrera: ezkongai punk-lotsabako-erromantikoz jantzita (diskoaren azaleko Steven Meiselen argazkian bezala) MTVren sari banaketan eskaini zuen emanaldiak bazterrak astindu baitzituen. Askoren ustez, Madonnak bere talentu musikal gabezia jarrera probokatzaile horrekin ezkutatu nahi izan zuen. Egia esan, eraso hauek ez zioten kalterik egin Madonnari. Horrelakoetan askotan gertatu ohi den legez, jarraitzaile gehiago lortu baitzituen.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *