PLAYLIST: THE CHAMELEONS Script Of The Bridge 1983

25 urte igaro dira The Chameleons talde britainiarrak bere estreinako diskoa argitaratu zuenetik. Urtemuga hau dela eta, Script of the bridge diskoaren luxuzko edizioa argitaratu da, hainbat abestiren bertsio alternatiboak aurkeztuz eta taldeak 1983an Bremen hirian eskaini zuen kontzertuan grabatutako zuzeneko hainbat abesti gaineratuz.

Middleton (Manchester) hirian sortutako talde honen debut diskografikoa Statik Records zigiluak eman zuen argitara eta taldekideek ekoiztu zituzten diskoko abesti guztiak, Colin Richardson-en laguntzarekin. Disko honek, 80ko hamarkada hasieran Manchester-eko eszenan indarra hartzen ari zen soinu ilun eta esperimentala du oinarri.

 John Peel BBC irratiko esatariari esker, The Chameleons  Erresuma Batuko post punk mugimenduak aurkeztu zituen talde esanguratsuenen artean kokatu zen eta gaur egun, oraindik ere, kultuzko taldea da nazioartean. 1983ko lehen disko hark, taldearen izenburu ezagunenetako batzuk eman zituen ezagutara, hauen artean, "Up the down scalator", "Second skin", "Monkeyland" eta eitbmusikaren sintonian entzun dezakezuen honako beste kanta hau, "Don’t fall".

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *