PLAYLIST: MELINGO MALDITO TANGO

2004ko Santa Milonga izan zen Daniel Melingok Europan aurkeztu zuen lehen diskoa. Nazioarteko lehen arrakasta honen ondoren, orain tango abestiez osatzen den lan berri batekin datorkigu, Maldito Tango.

Argentinarrak lunfardoaren olerkariak omentzen ditu disko honetan, tangoa literaturaz jantzi zuten poeta eta idazle "madarikatu" haien istorioak.  Melingo maitasunezko eta maiteminezko letrak dituzten abestietatik aldenduz, tangoaren sustraietara itzultzen da. Carlos Gardel bezalako tango abeslari handien lana  abiapuntutzat hartuz, tango abesti kostunbristak aurkezten ditu, hiriko txokoetan ikus daitezkeen ohiko eszenak irudikatuz. Honela adierazten du berak, tangoak iradokitzen dizkion gaiak: "Se puede hablar de denuncia social, de pequeñas escenas trágicas o hasta policiales, del bajo mundo, de la prostitución, de las drogas. Se pueden tocar temas de una manera histórica o fantasiosa, que puede hablar de un vampiro arrabalero comparándolo con Drácula, o hacer el tango del destripador o hablar de doctor Jekyll y mister Hyde".

Maldito Tango diskoa Gotan Project taldeko kide den Eduardo Makaroff-ek ekoiztu du eta Mañana Naïve argitaletxe frantsesak plazaratu. Eitbmusikan, "En un bondi color humo" izeneko abestia aukeratu dugu Melingoren disko berria aurkezteko. 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *