Egun bat Musikan: JAMES BROWN ATXILOTUA

1988ko maiatzaren 19an James Brown, soul musikaren aitabitxia, atxilotua izan zen. Hauek izan ziren bere atxiloketaren arrazoiak: gehiegizko abiaduran gidatzea, legez kanpoko drogen kontsumoa, agintearen aurkako erasoa eta baimenik gabe armak erostea. Aipatutako karguez gain, emazteari tratu txarrak ematea eta hilketa saiakera ere eragotzi zizkioten eta epailearen sententzia zorrotza izan zen, sei urteko eta sei hilabetetako kartzela zigorra. 1988ko abenduan iritsi zen Hego Karolinako presondegi batetara eta bertan eman zituen ondorengo hiru urteak. 1991an, zigorraren erdia betea zuenean, aske utzi zuten.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *